Hitzarmena Plazeta zaharberritzeko

Og, 2013-10-17 15:40

Gipuzkoako Futbol Federazioak 150.000 euroko diru-laguntza emango du 

Ainhoa ZabaloLezoko alkateak, Juan Luis Larrea Gipuzkoako Futbol Federazioko presidenteak eta Luis Santos Allerru Kirol Elkarteko ordezkariak kolaborazio hitzarmena sinatu dute gaur eguerdian. Bertan jasotzen denez, Gipuzkoako Futbol Federazioak Plazeta futbol zelaian egin behar diren zaharberritze lanen parte bat finantzatuko du. Hain zuzen, Federazioak 150.000 € bideratuko ditu. Futbol Federazioak emandako diru-laguntzaz gain, gehiago izango direla aurreratu du.

Ainhoa Zabaloalkateak azaldu duenez, lanak 2013 urtea amaitu aurretik egitea aurreikusten da. Besteak beste, futbol zelaiko belar artifiziala aldatuko da.

Allerruren urrezko ezteiak

2014 urtean Allerru Kirol Elkarteak urrezko ezteiak beteko ditu. Plazetako zaharberritze lanak ospakizun horien baitan kokatzen dira, eta futbol zelai berrituaren inaugurazioa ordurako utziko da. Inaugurazioaz gain, bestelako ekitaldiak izango dira, eta horien berri aurrerago emango da.

Arloa edo saila