Igandean, Lezo-Jaizkibel mendi lasterketa

Og, 2014-02-20 09:14

Udalak Bekoerrota kiroldegiko erabiltzaileei jakinarazi nahi die mendi lasterketa amaituta korrikalariek bertako instalazioak erabiliko dituztela

Lezotarrak Lasterkari Taldeak antolatuta, datorren igandean, hilak 23, Lezo-Jaizkibel mendi lasterketako lehenengo edizioa jokatuko da. Parte-hartzaileek 14 kilometroko ibilbidea bete beharko dute, irteera eta helmuga puntua Gurutze Santuaren plazan izango dira. Lasterketa 10:00etan hasiko da.

Lehenengo edizio honetan 400 lasterkarik parte hartuko dute, eta proba amaituta Bekoerrota kiroldegiko instalazioak erabiliko dituzte. Ohar honen bidez, Udalak kiroldegiko erabiltzaileei jakinarazi nahi die igandean normalean baino jende gehiago izango dela kirol instalazioko aldageletan.  

Arloa edo saila