Altzateko igerilekua itxi behar izan da

Or, 2014-02-28 10:13

Haizeak sabaiaren zati bat eraman du eta konponketa lanak amaitu bitartean igerilekuko zerbitzu guztiak eten dira -termak zabalik daude-

Altzate igerilekua itxita dago. Gaur goizean haizeak sabaiaren zati bat eraman du, eta konponketa lanak egin bitartean igerilekua itxita izango da eta bertan eskaintzen diren ikastaroak etenda.

Udal ordezkariek konponketa lanak ahalik eta azkarren egingo direla adierazi dute, baina momentuz ezin dute zehaztu noiz amaituko diren. Bitarte horretan, Altzate igerilekuko erabiltzaileek Errenteriako zein Oiartzungo igerilekuak erabil ditzaketela ohartarazi dute.

Ikastaroek, berriz, igerilekua zabaltzean jarraituko dute. Igerilekua itxita dagoen arren, termak erabiltzeko aukera dagoela ohartarazi dute.

Arloa edo saila