Hasi dira konponketa lanak igerilekuan

Og, 2014-03-06 10:41

Ongi bidean, hiruzpalau egunetan Altzateko igerilekua zabalik izango da

Hasi dira Altzate igerilekuko sabaia konpontzeko lanak. Egun hauetan izan den denboralea tarteko, nahi baino gehiago atzeratu da konponketa lanen hasiera, baina udal ordezkariek jakinarazi dutenez, “ongi bidean, hiruzpalau egunetan amaituko dituzte, eta erabiltzaileek igerilekura bueltatzeko aukera izango dute berriro ere. Momentuz ezin dugu zein egunetan zabalduko den aurreratu, baina jakinaraziko dugu”.

Pasa den otsailaren 28an haize bolada indartsuak Altzate igerilekuko sabaiaren zati bat eraman zuen. Orduz geroztik, igerilekua itxita egon da, eta bertan ematen diren ikastaroak etenda –termak erabiltzeko moduan daude–.

Lanak amaitu bitartean, Altzate igerilekuko erabiltzaileek Errenteriako zein Oiartzungo igerilekuak erabil ditzaketela ohartarazi dute udal ordezkariek. 

Arloa edo saila