Udarako kirol eskaintza oparoa

Og, 2014-05-08 12:13

Eskualdeko Kirol Mahaiak 25 jarduera prestatu ditu eta lehendabizikoz helduek parte hartzeko aukera izango dute

Eskualdeko Kirol Mahaiak udan Oarsoalderako prestatu duten kirol eskaintza aurkeztu zuten atzo. Izen-ematea zabalik dago, eta bi leku hauetan egin daiteke: Kiroldegian edo Altzateko igerilekuan.

Guztira, 25 jarduera izango dira eta nobedade bezala, lehendabizikoz helduentzako eskaintza prestatu dutela nabarmendu behar da. Honenbestez, 16 urtetik gorakoek igeriketa, aretoko jarduerak, padela edota Nordic Walkinga egiteko aukera izango dute.

2014ko udarako eskaintza hau da:

  • Lezon: tenisa, esgrima, txikientzako rolerra, nagusientzako rolerra, topkirola, igeriketa, Denok Dantzara, eta helduentzako igeriketa jarduerak antolatzen dituzte.
  • Errenterian: igeriketa, kirol udalekuak, kirol campusak, dantza eskola, tenisa, padela, lerroko patinajea, eta askotariko kirolak.
  • Pasaian: tenisa, askotariko kirolak, lerroko patinajea, piraguismoa, arrauna eta BTT.
  • Oiartzun: igeriketa, padelaren hastapenak, spinninga eta aerobika.
  • Eskualdeko lau udalerriek elkarrekin antolatutakoak: San Pedroko Kalparran piraguismoa; San Pedron, Donibanen eta Trintxerpen, arrauna; Skatea eskualdeko hainbat lekutan; familiarentzako patinajea; BTT, Denok Dantzara eta eskalada. 

Lezo, Oiartzun eta Trintxerpeko rokodromoetan egingo den eskalada ikastaroan zenbait irteera aurreikusi dituzte harkaitz naturaletan praktikatzeko: Puntetara edo San Markoko harrobira.

 

Arloa edo saila