Oarsoaldeko igerilekuen erabilera komuna berriz martxan

Og, 2014-10-02 11:31

Orain arteko balorazioa oso positiboa da; aurreko ikasturtean, esate baterako, 3.750 erabiltzailek baliatu zuten aukera

Oarsoaldeko igerilekuen erabilera komuna hasi da, denboraldi berriarekin batera.

Aurtengoa, laugarren urtea izango da igerilekuak erabiltzeko aukera beste herrietako erabiltzaileei zabaltzen zaiena. Oarsoaldeko Kirol Koordinazioaren Mahaia osatzen duten lau udaletako ordezkariek –Lezo, Oiartzun, Errenteria eta Pasaia– nabarmendu dutenez, “neurri honekin jendeari hainbat abantaila ematen zaie ezer kobratu gabe: beste udalerri batean lan egiten dutenek hango  igerilekura joan eta denbora hobeto antolatu dezakete; eskualdeko herri desberdinetako familia eta lagun taldeek jarduerak taldean egin ditzakete, elkarrekin igerilekuan egun pasa eginez; edo, besterik gabe, eskualdeko kirol instalazioak ezagutu daitezke”.

Oarsoaldeko Kirol Koordinazioaren Mahaia osatzen dutenak oso pozik daude lau urte hauetan lortutako emaitzekin, eta “esperientzia positiboa dela” azpimarratu dute.
 

Arloa edo saila