Astelehenetik aurrera, igerilekua itxita

Az, 2014-11-05 15:08

Zaharberritze lanak egiteko Altzate igerilekua sei-zortzi bat astez itxita egongo da

Datorren astelehenetik aurrera, azaroak 10, Altzate igerilekua itxita egongo da zaharberritze lanak egiteko. Udalak egin dituen aurreikuspenen arabera, lanak sei-zortzi bat astez luzatuko dira. Bitarte horretan, erabiltzaileek eskualdeko beste igerilekuetara joateko aukera izango dute. 

Denbora tarte horretan, igerilekuko instalazioak eraberrituko dira eta estalki berriaren fatxadetako arotzeriak eraberritzeko lanak egingo dira.

Arloa edo saila