Josetxo Etxandi, final erdietan

Al, 2015-09-07 13:35

Pilota Txapelketako final aurreko partidak jokatuko dira bihartik aurrera Goiko plazako frontoian

Josetxo Etxandi Pilota Txapelketa azken txanpan sartu da, eta bihartik, irailak 8, aurrera final erdietako partidak jokatuko dira Goiko plazako frontoian. Egunero bi izango dira, lehenengoa 18:30ean hasita.

Hauek dira final erdietako partidak:

Irailak 8, asteartea
Salaberria-Aranguren vs Antso-Ezkirotz (Gazteak)
Atutxa-Otaiduy vs Elordi-Etxebarria O. (Etorkizunekoak)

Irailak 9, asteazkena
Etxebarria A.-Alduntzin vs Laso-Martija (Etorkizunekoak)
Santxo-Gorrotxategi vs Arrieta-Erostarbe (Lehen mailako afizionatuak)

Irailak 10, osteguna
Arrizabalaga-Aizpuru vs Zubizarreta-Garmendia (Gazteak)
Urbieta-Imaz A. vs Arteaga-Erasun (Lehen mailako afizionatuak)
 

Arloa edo saila