Donosti Cupeko partidak, Plazetan

Or, 2016-07-01 09:13

Datorren astean jokatuko dira, lehenengoak astelehenean

Lezoko Plazeta futbol zelaiak Donosti Cup futbol txapelketako partidak hartuko ditu datorren astean. Astelehenetik aurrera, ostegunera arte, 37 partida jokatuko dira: astelehenetik asteazkenera, sailkapen faseko partidak izango dira jokoan, eta ostegunean, final-hamaseirenetakoak, final-zortzirenetakoak eta final-laurdenetakoak.

Madrid CCF-Rush USA taldeen artekoa izango da estreinako partida, astelehenean goizeko 10:00etan. G14 taldeko partida izango da –kategoria hauetan banatzen da txapelketa–. Lotura honetan ikus ditzakezu Plazetan jokatuko diren partida guztiak.

Arloa edo saila