Kultur elkarteekin hitzarmenak sinatu dira

Az, 2012-06-20 19:25

Udalak herriko 3 kultur elkarteekin urteko lankidetza hitzarmena sinatu du: Hezikuntza guraso elkartea, Murixka dantza taldea eta Orratx! antzerkia taldearekin hain zuzen ere.

Hitzarmen hortan jaso dira 2012 urtean zehar elkarte hauek ohiko jarduera mantendu ahal izateko udalak eskainiko dituen gutxieneko baldintzak eta, horren ordainean, herri elkarte hauek Lezoko herriari eskaini ohi dioten kultur jardueren zerrendaketa.

Hau horrela, Lezoarrek antzerkigintzaz gozatzen jarraituko dute Orratx Taldeari esker. Hain gustoko duten zaletasun hau bizirik mantentzeaz arduratuko dira eta gainera, emanaldi berri bat antolatu eta eskeiniko dute aurten. 

Guraso Elkarteak bere aldetik, urteroko aldizkaria argitaratzen jarraituko du, ospakizun ezberdinetan lagunduko dute eta tabernaren funtzionamendua ere eramango dute besteak beste. 

Murixka dantza taldekoak ere izango dute nahikoa lan kalejirak, emanaldiak eta txapelketak antolatzen. Beraiei esker gozatu dezakegu Dantzari egunaz, San Juanetako eta kurtso amaierako emanaldietaz, Sorginen Akelarreaz, Trapujale eta zirikuen kalejiraz eta beste hainbat eta hainbat ekitalditaz.

Arloa edo saila