Jai Batzordearen Bilera

La, 2012-09-22 10:37

Asteartean, urriak 9, Jai Batzordea bilduko da 5 gai nagusiren inguruan hitz egiteko.

Hasteko, aurreko aktaren onarpena egingo da. Ondoren, Gabonen eta abenduko egitarauaren prestaketari ekingo diote. Jai Batzordearen antolaketa eta funtzionamendu arauak ere tratatuko dira. Honen ostean, Udaleko azken berriak izango dituzte hizpide.

Azkenik, talde ezberdinetako partaideek aukera izango dute proposamenak egiteko, kezkak azaltzeko, edota iritziren bat helarazteko.

BIlera Kultura Aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etan.

Bilerarako deialdia hemen deskargatu dezakezu. Aipatutako gai zerrendaz gain, Jai Batzordean partehartzen duten elkarte eta pertsonen izenak ere agertzen dira bertan.

Arloa edo saila