Ekitaldiz beteriko gabonak

Og, 2012-11-29 19:22

Adin eta gustu guztientzako ekitaldiak izango ditugu Lezon urtea behar bezala amaitu eta datorrena pozarren hasteko.

Abenduaren 4an hasi eta Errege egunera arte kultur jardueraz josia egongo da herria. Guztiok gozatzeko moduko aukerak zabala prestatu da: bertsoak, hitzaldiak, kontzertuak, irakurketa kluba, antzerkia, Santo Tomas eguna, Kalejirak, Presoen aldeko ekitaldiak, zinea, pailazoak…

Ekitaldi eta egun asko dira eta ezer ahaztu ez dezazun hemen uzten dizugu ekitaldi guztiak biltzen dituen eskuorria.

Nahi izanez gero, sarrerak webgune bidez eros ditzakezu lotura honetan.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen sarrerak dira oraindik salgai ez daude bakarrak. Abenduaren 17tik aurrera erosi ahalko dira.

Arloa edo saila