Xabier Amurizak liburu berria aurkeztuko du

Og, 2012-11-22 11:03

Idazle eta bertsolari bizkaitarrak bere bigarren lana, ‘Zazpi ebidentzia birjaiotzarako’, aurkeztuko du Lezon abenduaren 4ean.

Liburu honekin  bere lehen lanari jarraipena eman nahi izan dio Amurizak. Horretarako, bertsio zentratuago bat ematea erabaki du, gai txikiago eta eztabaidagarriago guztiak ezabatu eta arazo nagusietara bakarrik mugatuz.

Liburuari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, azalpen eta informazio guztiak idazleak berak emango ditu esan bezala, abenduaren 4ean. Aurkezpen hitzaldia Kultura Aretoan, izango da arratsaldeko 19:30etan.

Arloa edo saila