“Bi arreba” musika eta bertso emanaldia Lezon

Or, 2012-11-23 13:42

Andoni Egaña bertsolaria eta Xabier Lizaso pianista Lezon izango dira abenduaren 11ean ‘Bi arreba’ ikuskizunarekin.

Chopinen eta Xenpelarren antzekotasunetan oinarrituta, musika, bertsoak, istorioak eta inprobisazioa uztartzen dituen saioa da “Bi arreba”.

Lezoko Gezala Auditoriumean izango da ikuskizuna arratsaldeko 20:00etan.

 

Sarrerek 5€ balio dute eta internet bidez eros daitezke Barra-barrako webgunean.
 

Arloa edo saila