Santakruzetako balorazioa egiteko bilera

Or, 2013-10-04 11:08

Datorren asteartean izango da, 19:30ean kultura aretoan

Lezoko Udaleko Kultura eta Euskara Sailak deituta, datorren asteartean, hilak 8, Festa Batzordearen bilera egingo da kultura aretoan. 19:30ean hasiko da, eta gai ordena lau puntu hauek osatuko dute:

  1. Aurreko aktaren onarpena
  2. 2013ko Santakrutzetako balantzea
  3. Gabonetako prestaketa lanen hasiera
  4. Proposamenak

Santakrutzak 2013ko egitaraua prestatzen aritu diren talde guztiak gonbidatu dituzte balorazio bileran parte hartzera. Era berean, Gabonetako programazioaren prestakuntzan aritu nahi duten taldeak gonbidatuta daude.

Arloa edo saila