Irailaren 20ra bitarte, igerilekua itxita

Ar, 2015-09-08 09:37

Bitartean abonatuek Galtzarabordako igerilekua erabiltzeko aukera izango dute

Altzate igerilekua itxita egongo da irailaren 20ra arte –egun hori barne–. Kirol sailetik adierazi dutenez, “mantentze lanak egin ahal izateko urteroko itxialdi teknikoa da”. Epe horretan, abonatuek Galtzarabordako igerilekua erabiltzeko aukera izango dute. Lotura honetan ordutegia ikus daiteke.

Lezoko Udalak eskerrak eman nahi dizkio Errenteriako Udalari eta bertako Kirol Patronatuari.

Neguko ordutegia Bekoerrotan
Bekoerrota kiroldegian indarrean da neguko ordutegia. Honakoa da:

  • Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 21:45etara.
  • Larunbatetan, 8:30etatik 14:00etara eta 16:30etatik 20:00etara.
  • Igande eta jaiegunetan, 9:00etatik 13:00etara.

Altzateko ordutegia, berriz, honakoa izango da –irailaren 21etik aurrera–:

  • Astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 21:30etara.
  • Larunbatetan, 8:00etatik 14:00etara.
  • Igandetan, 9:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 20:00etara.
  • Jaiegunetan, 9:00etatik 13:30etara.
Arloa edo saila