Otsailaren 20an, Kantujira kalez kale

Og, 2016-02-18 09:42

12:00etan aterako da, Aiton Bordatik

Larunbatean, hilak 20, Kantujira izango da herriko kaleetan zehar. Eguerdiko 12:00etan aterako da, Aiton Bordatik. Ibilbidea honakoa izango da: Aiton Borda, Kaialde, Kale Nagusia eta Gurutze Santuaren Plaza.

Abestuko diren kantak hauek izango dira:

  • Dama gazte xarman bat
  • Xalbadorren heriotzean
  • Begiak parrez parrez
  • Compostelako erromesa
  • Ai zer plazerra
  • Aberriaren mugak
  • Bake mina
  • Elizara dijoa
  • Jo txistua

Abestien kopiak Aiton Bordan, Aizpean eta Musika Eskolan eskura daitezke. 

Arloa edo saila