Apirilaren 5ean, Festa Batzordea

Ar, 2016-03-29 14:41

19:30ean hasiko da, Kultura Aretoan

Alkate lanetan dagoen Noemi Arberas Osesek deituta, datorren apirilaren 5ean, asteartea, Festa Batzordea egingo da Kultura Aretoan, 19:30etatik aurrera. Bertara herriko kultur eragile guztiak daude gonbidatuta.

Gai-zerrendak honako puntu hauek jasotzen ditu:

  1. Aurreko aktaren onarpena.
  2. Inauterien balantzea.
  3. Mendekosteen prestaketa.
  4. Norberak lekarkeena. 
Arloa edo saila