Yannis Constans Trioren emanaldia

Og, 2016-06-16 11:03

Larunbatean Gelazan emanaldia eskainiko dute, 20.00etatik aurrera Tomas Garbizu M.E.k antolatutako programazioaren baitan

Datorren larunbatean, ekainak 18, Yannis Constans Trio talde frantsesak kontzertua eskainiko du Gezala Auditorioan, arratsaldeko 20.00etatik aurrera. Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleen kontzertu-audizioen azken emanaldia izango da.

Sarrerak udalaren webgunean eskura daitezke 8 euroan eta, musika eskolako ikasleentzat gonbidapenak daude.

Yannis Constans Trio
Yannis Constans Trio duela bi urte inguru sortu zen eta hiru musikari frantsesek osatzen duten hirukotea da: Hervé Rosseaux (saxofoia, klarinetea eta flauta), Yannis Constans (gitarra) eta Camile Wolfrom (kontrabaxua).

Erritmo ezberdinetan jarduteko gaitasuna duen taldeak, jazz manouche, bossa, swing edota sanba, espazio musikal zirraragarri batean murgiltzen du ikus-entzulea bere fusioekin. 

Hemen duzue larunbatean Gezalan biziko denaren aurrerapen bat:

 

Arloa edo saila