Azaroaren 15ean, Kantujira kalez kale

Az, 2014-11-12 10:25

12:00etan aterako da, Aiton Bordatik

Larunbatean, hilak 15, Kantujira izango da herriko kaleetan zehar. Eguerdiko 12:00etan aterako da, Aiton Bordatik. Ibilbide honakoa izango da: Aiton Borda, Kaialde, Kale Nagusia eta Gurutze Santuaren Plaza.

Abestuko diren kantak hauek izango dira:

  • Aita semeak
  • Pilotarien biltzarra
  • Intxauspeko alaba
  • Amaren besoetan
  • A, A, A Ardo gorri naparra
  • Goizuetan
  • Maitiak galde egin zautan
  • Oriko Xoria
  • Kantari Euskalduna

Abestien kopiak Aiton Bordan, Aizpean eta Musika Eskolan eskura daitezke.


 

Arloa edo saila