Aiton Borda abesbatza eta Musika Eskolako taldeak elkarrekin irtengo dira santa eskean
“Zorion etxe hontako denoi
Oles egitera gatoz,
Trapujaleren istorioa
herrian zabaldu asmoz”.
Horrela hasten da Santa Ageda bezperako Trapukopla sorta. Eta horrela abestuko dute Santa Ageda bezperan, otsailaren 4an, Aiton Borda abesbatzako kideak eta Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleak.
Hitzordua arratsaldeko 18:55ean jarri dute, Musika Eskolan bertan. Bertatik aterako da 40 bat minutuko iraupena izango duen kalejira. Ibilbidea zehaztuta dago: Musika Eskola, Ijurko, Atzekoate, Kale Nagusia, Donibane kalea eta Gurutze Santuaren plaza –euria egingo balu bertan egingo da–.
Musika Eskolak herritarrak animatu nahi ditu santa eskeko kalejiran parte hartzera, hori bai, baserritarrez jantzita edo arropa ilunarekin. Txapela, zapia eta makila ahaztu gabe.
Santa Ageda bezperako Trapujale koplak