Musika Eskolako ikasleak Inauterietan

Og, 2016-02-04 12:21

Hainbat kalejira TGLUMEko ikasleen eskutik

“Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskolak, urtero lez, Inauterietako hainbat ekintzatan parte hartuko du.

Gaur arratsaldean, 17:30ean, Musika Eskolako taldeak Aiton-Borda abesbatzarekin batera Trapukoplak kalejira egingo du Lezoko kaleetan zehar. Ondoren, Trapujaleren ongi-etorrian izango dira. 

Bihar, Ostiralori eguna, Zirikuen kalejira alaituko dute 

Azkenik, inauterian azken egunean, Astertebeltzen, Trapujaleren epaiketan parte hartuko dute, 19:30etatik aurrera.


 

Arloa edo saila