Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleek hamahiru emanaldi eskainiko dituzte orotara; lehena gaur
Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleak ikasturte amaierako kontzertu-audizioak hasiko dituzte bihar, ekainak 8. Horrela, ikasturte guztian zehar ikasitakoa herritarrei eskainiko diote.
Bi astetan, ekainaren 8tik 18ra bitartean, hamahiru emanaldi eskainiko dira. Lehenengoa, bihar izango da, arratsaldeko 18.00etan, Gezala Auditorioan, musika eta mugimenduko ikasleen saioa. Azken egunean, ekainaren 18an, Yannis Constans Trio taldeak kontzertu berezia eskainiko du Gezalan.
Ondorengoa da prestatu duten egitaraua –kontzertu guztiak, bi izan ezik, Gezala Auditorioan izango dira–:
Ekainak 8, asteazkena
- 18.00etan, musika eta mugimenduko ikasleen saioa.
Ekainak 10, ostirala
- 11.00etan, "Ezetz asmatu” izenburupean musika ikasleen kontzertu pedagogikoa.
- 17.00etan, gitarrako ikasleen saioa.
- 18.30ean, Talde Koraleko ikasleen kontzertu-audizioa.
Ekainak 13, astelehena
- 17.00etan, flautako eta tronpetako ikasleen kontzertu-audizioa.
Ekainak 14, asteartea
- 19.00etan, txistuko eta akordeoiko ikasleen kontzertu-audizioa.
Ekainak 15, asteazkena
- 17.00etan, pianoko ikasleen kontzertu audizioa.
- 17.00etan, Musika Eskolan, saxofoiko ikasleen kontzertu-audizioa.
- 19.00etan, perkusioko ikasleen kontzertu-audizioa.
Ekainak 16, osteguna
- 18.30ean, trikitixako ikasleen kontzertu-audizioa.
Ekainak 17, ostirala
- 17.00etan, Musika eskolan, klarineteko ikasleen kontzertu-audizioa.
- 17.30ean, biolin eta biolontxeloko ikasleen kontzertu-audizioa, baita hari orkestrarena ere.
Ekainak 18, larunbata
- 20:00etan, Yannis Constans Trio taldearen kontzertua (8 euro).