Altamirako txartelak, abendutik aurrera

Ar, 2013-06-25 09:44

Altamira auzoan aparkatzeko txartel eskaera egin duten erabiltzaileek abendutik aurrera pasa beharko dute jasotzera

Altamira auzoko Tomas Garbizu kalean aparkatzeko txartel berriak abendutik aurrera jaso behar dira Informazio Orokorreko Bulegoan. Une honetan, txartel berriak eskatzeko epea zabalik dago. Txartelak hiru urteko iraupena izango du, 2014ko urtarrilaren 1etik 2016ko abenduaren 31ra. Txartelaren prezioa 10 eurokoa da.

Eskaera epea:2013ko ekainaren 1etik 2013ko abuztuaren 30era.

Lekua:Informazio Orokorreko Bulegoan, goizeko 8:30etik eguerdiko 13:30era.

Prezioa:10 €.

Eskaera baldintzak:

  1. Eskaera egiten duenak Lezon erroldatuta egon behar du.
  2. Ibilgailuak Lezoko trafikoan egon behar du alta emanda.
  3. Eskatzaileak ezin du Udaletxearekin zorretan egon.
Arloa edo saila