Uztailaren 3an, Udal Liburutegia itxita

Al, 2013-07-01 13:45

Uztailaren 4an zabalduko da udako ohiko ordutegian

Lezoko Andreone Udal Liburutegia itxita egongo da datorren asteazkenean, uztailaren 3an. Hurrengo egunean, uztailaren 4an, zabalik egongo da udako ohiko ordutegian: astelehenean, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta astearte eta asteazkenean, 10:00etatik 13:00etara.

Ordutegi hori abuztuaren 4ra arte egongo da; abuztuaren 5etik irailaren 8ra, berriz, beste hau: astelehenean, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta astearte eta asteazkenean, 9:00etatik 13:00etara.

Arloa edo saila