Ziklomotoreentzat azterketa teknikoa

Az, 2013-10-09 11:21

Urriaren 17an eta 18an Lezon bertan egiteko aukera izango da

Datorren astean, urriaren 17an eta 18an, ziklomotoreentzat azterketa teknikoa egiteko aukera izango da Lezon bertan. Hain zuzen, hiru urteko antzinatasuna daukaten motoreek izango dute Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) pasatzeko aukera.

Hitzordua 943 52 4003 telefono zenbakian eskatu behar da.

Arloa edo saila