Tasak eta hobariak onartuta

Ar, 2014-04-29 09:21

Musika Eskolako tasak eta hobariak aprobatu ziren atzo ospatutako ezohiko osoko bilkuran. Bileran, udalbatzako hiru taldeek hartu zuten parte

Landutako puntuen artean, lehena Europear Parlamenturako hauteskundeetan arituko diren hautes mahaien zozketa izan zen. Hauteskunde mahaietan egon behar duten herritarrei Udaletik jakinaraziko zaie. Gastuak murriztu nahiean, hurrengo hauteskundeetan 8 mahai egon beharrean, 6 aurkituko dituzte lezotarrek. Mahai kopurua jeitsi izanak, berriz, ez du orain arteko antolaketa aldatzen, alegia, bizilagunek ohiko lekura joan beharko dute bozkatzera.

Eguneko hurrengo gaia 2014/15. kurtsorako Tomas Garbizu Musika Eskolako tasen eta hobarien aldaketa onartzeko diktamina proposatzea eta onartzea izan zen. Bilduk eta EAJ-PNV-k alde bozkatu zuten, PSE, berriz, abstenitu egin zen.

Eguneko azken puntua San Marko Mankomunitateko aurrekontuen aurkako errekurtsoa tarteratzeko Alkatearen D14/00287 dekretua berrestea izan zen. Bildu dekretuaren alde agertu zen eta EAJ-PNV-k eta PSE-k aurka bozkatu zuten. 

Arloa edo saila