Kutxabanken finantza-ildoa eztabaidagai

Or, 2014-09-26 12:54

EHBilduk ildo eraberriatua aldarrikatu du Osoko Bilkuran, mozio bidez, eta oposizioak aurka bozkatu du

Atzo arratsaldean Ohiko Osoko Bilkura egin zen Lezoko Udaleko areto nagusian. Gai-zerrendarekin hasi aurretik, EH Bilduk urgentziazko bi mozio tratatzea eskatu zuen –Gipuzkoako Foru Aldundiarekin etxez etxeko laguntza bideratzeko diru-laguntza eskaera eta Osakidetzarekin jarduera protokoloa sinatzea–, baina gehiengo absoluturik lortu ez zuenez, ez ziren landu.

Jarraian, 2014ko maiatzaren 29ko eta uztailaren 24ko ohiko osoko bilkuretako aktak onartu ziren, eta Eneko Lartige Zabaleku zinegotziak aurkeztutako uko egitearen berri eman zen. Osoko bilkuran EH Bilduko sei zinegotzik, EAJko hiruk eta PSE-EEko bakarrak parte hartu zuten.

Jarraian, Osoko Bilkuran landu ziren gaiak puntuz puntu:

Proposamena: Organo Kolegiatuetan Korporazioaren ordezkari berria izendatzea. Onartuta EH Bilduren botoekin; EAJ abstenitu egin zen eta PSE-EEk aurka bozkatu zuen.

Proposamena: Bake Epailea eta ordezkoa izendatzea. Onartuta EH Bilduren botoekin; EAJ eta PSE-EE abstenitu egin ziren.

Bildu Udal taldeak aurkeztutako mozioa, alkateen aukeraketa zuzenerako proposamenaren ingurukoa. Onartuta aho batez. Gai honetan, PSE-EEk beste mozioa bat aurkeztu zuen, hori ere aho batez onartu zen.

Bildu Udal taldeak aurkeztutako mozioa, Kutxaren izaera publikoa eta soziala bermatzekoaren ingurukoa. Onartuta EH Bilduren botoekin; EAJk eta PSE-EEk aurka bozkatu zuten. Puntu honetan, EAJk beste mozio bat aurkeztu zuen. Ez zen onartu, EH Bilduk aurka bozkatu zuelako. EAJk eta PSE-EEk, berriz, alde bozkatu zuten.

Hauxe jasotzen da hitzez hitz EAJk aurkeztutako mozioan: “Lezo Udalak, korporazio fundatzaile diren ArabakoForu Aldundia eta Gasteizko Udalari eta Vital Kutxako Gobernu Organoei eskatzen die, erakunde horren Gizarte Ekintzaren defentsa irmoa eta beraren suspertzearekiko konpromisoa adierazi dezaten eta hortaz, Gizarte Ekintzaren izaera alda dezakeen edozein araudi moldaketarekiko hala nola bere dimentsioa murriztea eragin dezakeen edozein desinbertsioaren aurkako jarrera izan dezaten”.

Bildu Udal taldeak aurkeztutako mozioa, Eskoziar herriaren ingurukoa. Onartuta EH Bilduko eta EAJko botoekin; PSE-EE abstenitu egin zen.
 

Arloa edo saila