Ostegunean, ezohiko osoko bilkura

Al, 2014-10-27 17:00

Arratsaldeko 19:30ean hasiko da, udaletxeko Areto Nagusian

Ainhoa Zabalo Loiarte alkateak deituta, datorren ostegunean, hilak 30, ezohiko osoko bilkura egingo da Lezoko udaletxeko Areto Nagusian 19:30etatik aurrera.

Gai zerrendak bost puntu jasotzen ditu:

  • 2015. ekitaldirako Ordenantza Fiskalak onartzeko diktamina.
  • Oarsotek, S.L. enpresaren Kapital zabalkuntza onartzeko diktamina.
  • Zinegotzi karguari uko egitearen berri ematea.
  • Foru Aldundiaren eta Lezko Udalaren arteko Etxez Etxeko Laguntza zerbitzuaren hitzarmen berria onartzeko diktamina.
  • BILDU eta EAJ udal taldeak aurkeztutako mozioa: Konstituzio Auzitegiak Kataluniako kontsulta bertan behera uzteko hartutako erabakiari buruzkoa.
Arloa edo saila