7.650.000 euro, 2015 urterako aurrekontua

Or, 2014-11-28 10:23

EH Bilduk alde bozkatu zuen, eta oposizioko bi talde politikoak abstenitu egin ziren

Atzo arratsaldean Ohiko Osoko Bilkura egin zen Lezoko Udaleko areto nagusian. Gai zerrenda luzea zen, hemeretzi puntukoa, baina guztien artean bakarra nabarmentzen zen, hirugarrena: 2015 ekimenerako aurrekontuak. EH Bilduko 7 zinegotzik, EAJko bik eta PSE-EEkoak parte hartu zuten.

Lehenengo puntuan, 2014ko irailaren 25eko Ohiko Osoko Bilkuraren eta urriaren 30ean egindako Ezohiko Osoko Bilkuraren aktak onartu ziren. Jarraian, Osoko Bilkuran bozkatu ziren gainontzeko gaiak puntuz puntu:

  • Diktamina, 2015eko Plantilla organikoa eta lan postuen zerrenda onartzearena. Onartuta EH Bilduren botoekin; PSE-EE abstenitu egin zen eta EAJk aurka bozkatu zuen.
  • Diktamina, 2015. urteko Udal Aurrekontuak onartzearena. Onartuta EH Bilduren botoekin; EAJk eta PSE-EEk aurka bozkatu zuen.
  • 2013-12-31n egindako ondasunen inbentarioa eta ibilgetuaren balorazioa onartzearena. Onartuta aho batez.
  • Diktamina, 2014. ekitaldian kreditu kobraezinak deklaratzekoarenak. Onartuta EH Bilduren eta EAJren boto batekin; PSE-EE abstenitu egin zen, EAJko beste zinegotzia bezala.
  • Diktamina, aurrekontuaren aldaketa, kreditu transferentziagatik. Onartuta EH Bilduren botoekin; EAJ eta PSE-EE abstenitu egin ziren.
  • Diktamina, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza departamentuaren eta Lezoko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena onartzearena. Onartuta aho batez.
  • Diktamina, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza eta Lezoko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena onartzearena. Ez da onartu EH Bilduren botoekin; EAJk eta PSE-EEk alde bozkatu zuten.
  • Diktamina, Lezoko II. Berdintasun Plana onartzearena. Onartuta aho batez.
  • Lezoko Osasun Zentroa eta Gizarte Zerbitzuen arteko koordinaziorako protokoloa berrestearena. Onartuta aho batez.
  • Bildu udal taldeak aurkeztutako mozioa, Gizarte Larrialdietarako Laguntza indartzeko eskaeraren inguruan. Onartuta aho batez.
  • Eusko Sozialistak udal taldeak aurkeztutako mozioa, energi pobreziaren aurkakoa. Onartuta aho batez.
  • Eusko Sozialistak udal taldeak aurkeztutako mozioa, ebolaren ingurukoa. Ez da onartu EH Bilduren botoekin; EAJk eta PSE-EEk alde bozkatu zuten.
  • Eusko Sozialistak udal taldeak aurkeztutako mozioa, genero indarkeriaren aurkako egunaren ingurukoa. Ez da onartu EH Bilduren botoekin; EAJk eta PSE-EEk alde bozkatu zuten.

 

Arloa edo saila