Irisgarritasuna hobetzeko neurriak

Ar, 2014-12-02 12:49

Aralar kaleko, Jaizkibel hiribideko eta Zubitxo kaleko zebrabideak egokituko dira elbarrientzat

Lezoko hainbat herritarrek aurkeztutako kexei erantzunez, Udalak irisgarritasuna hobetzeko hainbat lan egingo ditu Aralar kalean, Jaizkibel hiribidean eta Zubitxo kalean.

Hain zuzen, bertako zebrabideak elbarrientzako egokituko dira, eta gaur egungo arazoa ekidin, izan ere, zenbait pasabideetan gurpildun aulkietan ibili behar duten herritarrek errepidera irtetera behartuta daude.

Lanak Otegi-Gaztañaga Eraikuntza enpresak egingo ditu, eta 14.138,85 euroko aurrekontua izango dute –BEZ barne–. Aurrekontu horren baitan, Euskalerria plazapeko garaje sarrerako arrapalatik sartzen den euri ura modu egokian jasotzeko lanak burutuko dira.   
 

Arloa edo saila