Gizarte Zerbitzuen jarduerentzat diru-laguntzak

Ar, 2014-12-02 13:28

Eskaerak Udaletxeko Sarrera Erregistroan aurkeztu behar dira, eta azkeneko eguna abenduaren 5a da

Lezoko Udalak Gizarte Zerbitzuen jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko irizpideak ezarri ditu. Gizarte esku-hartzearen eremuan ekintzak burutzen dituzten elkarteei zuzendua dago, hau da, gizarte zerbitzuen gaietan, pertsonen, familia eta taldeen autonomia pertsonala eta pertsonen, familien eta taldeen gizarte integrazioa babestu eta sustatzeko ekintzak burutzen dituztenei zuzendua.

Diru-laguntza jasotzeko aukera izango dute irabazi asmorik gabeko Elkarteek, hurrengo baldintzak betetzen badituzte:

  • Gizarte zerbitzuekin edo eta osasunarekin zerikusia duten ekintzak garatzea.
  • Elkartearen esku hartzea Gipuzkoako Lurralde historikoaren eremuan garatzea.
  • Legalki eratuak eta behar bezala inskribatua egotea dagokien edo dagozkien Erregistro edo zentsu administratiboetan, dirulaguntzaren deialdia baino urtebete aurretik.
  • Dirua irabaztea xede ez izatea, izaera juridikoa edozein dela ere.

Onuradunek bete beharreko baldintzen artean, Udalak onartuta dituen hizkuntza irizpideak bete beharko dituzte. Gainontzeko betebeharrak, edo-eta aurkeztu beharreko dokumentazioaren inguruko informazioa lotura honetan irakur daiteke.

Eskabideak aurkezteko epea abenduaren 5ean amaitzen da. Udaletxeko Sarrera Erregistroan aurkeztu behar da, 8:00etatik 13:30etara.

Arloa edo saila