Arratsaldeko 19:30ean hasiko da, udaletxeko Areto Nagusian
Ainhoa Zabalo Loiarte alkateak deituta, datorren ostegunean, hilak 29, ohiko osoko bilkura egingo da Lezoko udaletxeko Areto Nagusian 19:30etatik aurrera
Gai zerrendak zazpi puntu jasotzen ditu:
- Egoki irudituz gero, 2014ko azaroaren 27ko osoko bilkurako akta onartzea.
- Kontu ematea alkateak egindako aurrekontu aldaketenak.
- Kontuhartzailearen txostenak.
- Bildu Udal taldeak aurkeztutako mozioa, Erregistro Zibilen pribatizazioaren ingurukoa.
- EAJ_PNV udal taldeak aurkeztutako mozioa, “Mate” polizia operazioaren baitan egindako atxiloketen ingurukoa.
- Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.
- Galde-eskaerak.
Arloa edo saila