Beharrezko dokumentazioa aurkezteko azkeneko eguna otsailaren 10a da
Lezoko Udalak argitaratu ditu ura, zaborra, estolderia, musika eskolako eta kiroldegiko tasak ordaintzeko 2015 urteko hobariak. Eta sarrera ekonomikoengatiko hobariari dagokion taula argitaratu du:
Ezarpen arauak, berriz, honako hauek dira:
- Kideen zenbatekoa erabakitzerakoan, Lezoko Biztanleen Udal Erroldaren azken eguneratzean ageri den informazioa hartuko da kontuan.
- Lezoko Udaleko ordainketak eginak egotea.
- Nolanahi ere, salbuespena edo hobaria emango balitz, eskatu den ekitaldirako bakarrik dela ulertzen da.
- Eskaerak otsailaren 10a baino lehen aurkeztu behar dira, jarraian zehazten den dokumentazioarekin –Musika Eskolaren kasuan beranduago aurkeztu daitezke–:
- Soldata, pentsio, alokairuak edo beste edozein kontzeptuagatik nolabaiteko kobrantzarik jasotzen duten famili unitateko kide guztien 2014ko sarreraren egiaztagiria.
Arloa edo saila