Aurrekontu partehartzaileak: ekarpenak

Ar, 2015-04-28 14:29

Parte-hartze Tailerrean bi proposamen aurkeztu zituzten joan den larunbatean, apirilak 18a

Gipuzkoako Foru Aldundiak abiatutako Aurrekontu Parte-hartzaileak ekimena Lezora iritsi zen apirilaren 18an eta bi proposamen aurkeztu eta euren artean eztabaidatu zituzten.

Orain, eskualdeko bilerak egingo dira (ekainaren bigarren astean). Bertan, jasotako proposamenen zerrendatik aukeraketa bat egin eta, talde sustatzaileak finkatutako irizpideak kontuan hartuta, ekarpen batzuk lehenetsiko dira.

Hauek dira Lezon jasotako proposamenak:

  • Batetik, Lezo eta Pasai Donibaneren arteko bidegorriaren proiektua burutzea. Bi herri hauen komunikazioa eta mugikortasuna hobetzeko asmotan. 
  • Bestetik, Herriko jaiak bultzatzea. Hau da, Eskualdeko herrietako jai tradizionalak bultzatzeko diru laguntzak ematea eskatzen dute herritarrek. Batez ere, materialak erosteko (jantziak, etab.). Horrela, eskualdeko jai tradizionalak mantendu eta Euskal Herriko tradizioa bultzatuko da. 
Arloa edo saila