Hirigintzako zenbait dokumentu, ikusgai

Az, 2015-06-03 10:45

Zabalik herritarrek iradokizunak edota erreklamazioak egiteko epea

Lezoko Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak hasiera batez onartu dituen hiru dokumentu jendaurrean daude herritarrek aztertu, eta hala badagokio, erreklamazioak edota iradokizunak aurkez ditzaten.

Hauek dira:

  • Urrulloko Parke Ekologikoaren Plan Berezia, ekainaren 10era arte.
  • Olatzar Zatikako Plana, ekainaren 15era arte.
  • Gaintxurizketa Zatikako Plana, ekainaren 17ra arte.

Dokumentuak hirigintza eta Ingurumeneko departamentuan (Alondegia, Gurutze Santuaren plaza 3) eta webgunean daude ikusgai (ikus dokumentu interesgarriak).

Erreklamazio edo iradokizunak udaletxeko erregistro nagusian aurkeztu behar dira, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13:30etara.

Arloa edo saila