Ekainaren 13an, eratze bilkura

Or, 2015-06-05 14:55

Asteazkenean ezohiko bi bilkura daude deituta: Udalbatzarena eta Tokiko Gobernu Batzarrarena

Larunbatean, ekainaren 13an, udalbatzaren eratze bilkura egingo da. Biltzar Areto Nagusian izango da, eguerdiko 12:00etan. Gai zerrendak bost puntu jasotzen ditu:

  • Adineko Mahaia eratzea.
  • Kredentzialak egiaztatzea.
  • Zinegotzien zina edo promesa.
  • Alkatearen hautaketa.
  • Alkatearen zina edo promesa eta, hala balitz, karguaren jabetza hartzea.

Ezohiko deialdiak
Larunbatekoa ez da izango asteko deialdi bakarra. Asteazkenean, hilak 6, ezohiko bi deialdi iragarri dira.

Lehena, goizeko 9:00etan. Udalbatzaren Ezohiko Osoko Bilkura 9:00etan hasiko da, Biltzar Areto Nagusian. Puntu bakarrarekin: 2015eko ekainaren 4ko Osoko Bilkurako akta onartzea.

Ordu erdi beranduago Ezohiko Tokiko Gobernu Batzordearen txanda izango da, Gobernu Batzar Aretoan. Gai bakarra izango da hemen ere: 2015eko ekainaren 1ean egindako bilkurako akta onartzea.

Arloa edo saila