Kepa Garbizu, alkate berria

Al, 2015-06-15 08:52

Zerrenda bozkatuarenarentzat izan da alkatetza, bozketan EAJk eta EH Bilduk seina boto jaso ondoren

Lezok alkate berria du, EAJko Kepa Garbizu. Horrela erabaki zuten joan den larunbatean udala eratzeko ekitaldian. EAJk Kepa Garbizu aurkeztu zuen eta EH Bilduk, berriz, Ainhoa Zabalo alkate ohia.

Bozketan, bi hautagaiak seina boto jaso zituzten –PSE-EEko Jose Angel Sanchezek zurian bozkatu zuen–, baina alkatetza hauteskundeetan zerrenda bozkatuenarentzat izan da, Kepa Garbizu buru den zerrendarentzat.

Alkate eta zinegotziak
Datozen lau urteotan, bereaz, Kepa Garbizu izango da Lezoko alkatea. Gainontzeko zinegotziak hauek dira:

  • EAJko Noemi Arberas, Alfredo de la Puente, Xubero Ubillos, Enrique Figueroa eta Irlentz Ortega.
  • EH Bilduko Ainhoa Zabalo, Mikel Arruti, Ainhoa Intxaurrandieta, Igor Cordero, Garazi Cuesta eta Angel Portugal.
  • Eta PSE-EEko Jose Angel Sanchez. 

Arloa edo saila