Ostegunean, hilak 16, ezohiko osoko bilkura

Al, 2015-07-13 14:55

Arratsaldeko 19:30ean hasiko da, udaletxeko Areto Nagusian

Kepa Garbizu Azkue alkateak deituta, datorren ostegunean, hilak 16, ezohiko osoko bilkura egingo da Lezoko udaletxeko Areto Nagusian 19:30etatik aurrera

Gai zerrendak bederatzi puntu jasotzen ditu:

  1. Eratu diren talde politiko eta bere bozeramaileen kontu ematea.
  2. Alkateak hartutako erabakien berri ematea, bai organo batzordekideak izendatzeko, bai alkateordeak izendatzeko eta bai alkatearen esku-ordekoak izendatzeko.
  3. Proposamena, udalbatzaren osoko bilkuraren maiztasuna erabakitzeko.
  4. Proposamena, batzorde informatzaileen erakuntza, osaketa, lehendakaritza eta funtzionamendurako.
  5. Proposamena, Organo kolegiatuetan, korporazioaren ordezkariak izendatzeko plenoaren konpetentzia denean.
  6. Gizarte Zerbitzuetarako zinegotzi delegatuaren dedikazio esklusiboa eta ordainketa onartzeko proposamena.
  7. 2015. urterako plantila organikoa eta lan postuen zerrenda aldatzea langile ebentual baten lan postua sortuz.
  8. 2015. ekitaldiko aurrekontuko exekuzioa arauaren 24.6 artikuluaren aldaketa.
  9. Kontuhartzailearen txostenak.
Arloa edo saila