Udalekuak: uztailaren 16rako txangoak

Az, 2015-07-15 14:33

Txikiak San Marko gotorlekura joango dira; ertainak eta nagusiak, Hondarribiko hondartzara

Bihar, uztailak 16, Udalekuetako neska-mutilak txangoak izango dituzte. Bi txango antolatu dira: txikiak (3-4-5 urte) San Marko gotorlekura joango dira; ertainak (6-7 urte) eta handiak (8-9-10), berriz, Hondarribiko hondartzara.

Txikiek, jarraian zehazten diren gauzak eraman behar dituzte:

  • Hamaiketakoa
  • Eguzkitarako txanoa
  • Oinetako aproposak

Ertainek eta handiek honako gauza hauek eraman behar dituzte:

  • Hamaiketakoa
  • Bainu-jantzia (jantzita)
  • Toaila
  • Krema emanda
  • Gorroa
  • Aldatzeko barruko arropa

Kasu guztietan, ordutegia ohikoa izango da.

Arloa edo saila