Sexu erasoak salatzeko kontzentrazioa

Ar, 2015-07-21 15:21

Trintxerpen egingo da eta Lezoko Udalak bat egiten du Pasaiako Udalaren adierazpen instituzionalarekin

Gaur, uztailak 21, 19:30ean kontzentrazioa egingo da Trintxerpeko alkateordetzan. Bertan, Trintxerpeko Karmenetan izan diren hiru sexu erasoak salatuko dira.

Lezoko Udalak bat egiten du Pasaiako Udalaren adierazpen instituzionalarekin. Honela dio:
Pasaiako Udalak baztertu egiten ditu hiru adingabek adierazitakoari jarraiki, joan den astean Trintxerpeko jaietan jasan zituzten sexu-erasoak.

Udal honek 2008an aho batez onartu zuen haur eta nerabeen babeserako adierazpen instituzionala, zeinaren bitartez, Pasaian adingabeei eta nerabeei tratu ona ematea sustatzea zen helburua.

Gertaera larri hauen aurrean, Pasaiako Udalak gaitzespena adierazi nahi du, eta herritarrak bultzatu nahi ditu ez ditzaten horrelakoak onartu, eta sala ditzaten.

Pasaiako herriak ez du onartuko horrelako jarrera eta gertaerarik. Udal honek herritarren eskubide guztien aldeko hautua egina du. Horregatik, hartu beharreko neurri guztiak hartuko ditu mota honetako erasorik berriz errepika ez dadin.

Bestalde, jaiaz gozatzearekin batera, inguruan ikusten ditugun erasoak salatzeko ardura ere badugu. Era berean, elkartasuna adierazi nahi diegu eraso larri hauek pairatu dituzten adingabekoei, eta euren familiarteko eta lagunei.
Gogorarazten dugu, halaber, larrialdietarako egoeraren bat denean, edozein dela ere, laguntza, orientazioa eta medikuaren eta poliziaren zaintza eskuratzeko 112 telefonora deitu behar dela.

Azkenik, Udalak bat egingo du Pasaiko emakumeen mugimendu sozialak egindako deiarekin. Elkarteratzea izango da uztailaren 21ean, asteartea, arratsaldeko 19:30tan, Trintxerpeko Alkateordetzan. Herritar guztiei dei egiten diegu bertara daitezen.

Arloa edo saila