Astelehenean, Tokiko Gobernu Batzarra

Og, 2015-07-23 09:57

Goizeko 9:00etan hasiko da, Gobernu Batzar aretoan

Datorren astelehenean, uztailak 27, Ezohiko Tokiko Gobernu Batzarra egiteko deialdia luzatu du Kepa Garbizu Azkue alkateak. Goizeko 9:00etan hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.

Gai-zerrendan puntu hauek jasotzen dira:

  1. Tokiko Gobernu Batzordearen eraketa eta funtzionamendua (Alkatetza).
  2. Arditurri Bidania S.L.ri HIE Kabitte 4 eremuko B4 partzelan 17 etxebizitza eta garajeei lehen erabilera baimena emateko proposamena (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
  3. Arditurri Bidania S.L.ri HIE Kabitte 4 eremuko C2 lursailean 6 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko gauzatze proiektua (1. fasea) onartzeko proposamena (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
  4. Larrialdietako etxe babestuan sartzeko eskaera onartzeko proposamena (Gizarte Zerbitzuak).
  5. Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta Delegatuak).
  6. Galde eskaerak.
Arloa edo saila