Hauteskunde orokorrak, hautesle zerrenda

Al, 2015-11-02 11:00

Zerrendak aztertu eta alegazioak egiteko epea gaur hasi eta azaroaren 9ra arte egongo da zabalik

Abenduaren 20ko Hauteskunde Orokorretarako hautesle zentsuko behin behineko zerrendak jendaurrera ikusgai daude aztertu eta alegazioak aurkezteko.

Gaurtik aurrera izango dira ikusgai, azaroaren 9ra arte (biak barne). Lezoko Udaleko Informazio bulegoan daude, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30ak arte.

Informazio gehiagorako: www.ine.es edo 901 101 900.
 

Arloa edo saila