Astelehenean, Tokiko Gobernu Batzarra

Og, 2016-01-07 14:50

Goizeko 8:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan

Datorren astelehenean, urtarrilak 11, Tokiko Gobernu Batzarra egiteko deialdia luzatu du Kepa Garbizu Azkue alkateak. Goizeko 8:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.

Gai-zerrendan puntu hauek jasotzen dira:

  • Egoki irudituz gero, 2015eko abenduaren 14an egindako bilkurako akta onartzea (Akta onartzea).
  • Posta Zerbitzuaren kontratu eratorria esleitzeko proposamena (Idazkaritza).
  • Udal langile bati lan murrizketaren luzapena onartzeko proposamena (Pertsonala).
  • Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta Delegatuak).
  • Galde eskaerak.
Arloa edo saila