Terrazak eta mahaiak jartzeko baimena

Og, 2016-03-03 15:11

Udalak 2016 urterako hamazazpi eskaera berritu ditu

Lezoko Udalak hamazazpi lizentzia berritu ditu bide publikoko eremuetan terrazak eta mahai multzoak jartzeko. Bi motatako lizentziak eman dira: lau hilabetekoak (ekaina-uztaila-abuztua-iraila) eta urte osokoak.

Hortaz, jarraian zehazten ditugun taberna eta kafetegiek lizentzia dute terrazak jartzeko: Azkena, Etxola, Goxo, Gure Txoko, Izai, Kike, Lezotarra, Lopene, Maritxu T., Ongi etorri, Puerto, Sahatsa, Taloka, Tiñelu, Tut, Txingurri eta Uztarri. 

Arloa edo saila