Herritarrei harrera, ostegunetan

Ar, 2016-04-05 10:52

Goizeko 09.00etatik 11.00etara eskainiko dio herritarrei arreta Martiarenak

Lezoko Udaleko alkate berriak, EAJko ordezkari den Jesus Maria Martiarenak, alkatetzarekin harremanetarako eguna asteazkenetik ostegunera aldatu du. Horrela, goizeko 9.00etatik 11.00etara eskainiko lieke herritarrei arreta. Modu honetan, Lezoko herritarren beharrei erantzunez, harremanak ahalik eta modu zuzen eta irekienean izatea ahalbidetzen da, Udala gertu sentituz eta alde biko harremana sustatuz.

Lezotarrek alkatearekin ostegunetan bildu ahal izateko aurrez hitzordua hartu beharko dute, 943 529 886 telefonora deituta edota alkatetza@lezo.eus posta elektronikora mezua bidalita.  

Arloa edo saila