Astelehenean, Tokiko Gobernu Batzarra

Og, 2016-05-12 14:57

Goizeko 9:00etan hasiko da, Gobernu Batzar aretoan

Datorren astelehenean, maiatzak 16, Tokiko Gobernu Batzarra egiteko deialdia luzatu du Jusus Maria Martiarena Jaca alkateak. Goizeko 9:00etan hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.

Gai-zerrendan puntu hauek jasotzen dira:

  1. Egoki irudituz gero, 2016ko maiatzaren 2an egindako bilkurako akta onartzea (Akta onartzea).
  2. 2016-17ko “Udan Jostatzera” udaleku irekien kudeaketa zerbitzuaren esleipena egiteko proposamena (Kultura).
  3. Aiton Borda tabernan langile bat laguntzaile gisa onartzeko proposamena (Gizarte Zerbitzuak).
  4. Lezoko Udala eta Aiton Borda elkartearen arteko 2016 urteari dagokion hitzarmena onartzeko proposamena (Gizarte Zerbitzuak).
  5. Euskara sailaren dirulaguntzak 2016 arautzen dituen deialdiaren oinarriak onartzeko proposamena (Euskara).
  6. 2015. urteko aurrekontuari dagokion Kirol Entitateen ohiko lehiaketetara bideratutako kirol jarduerak garatzeko dirulaguntza baten aldaketa egiteko proposamena (Kirolak).
  7. Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta Delegatuak).
  8. Galde eskaerak.
Arloa edo saila