Bi zinegotzik kargua utzi dute

Or, 2016-05-13 10:03

Goizeko bilkuran Xubero Ubillosen (EAJ) eta Garazi Kuestaren (EHBildu) kargu uztearen berri eman da

Gaur goizean egin den Ezohiko Osoko Bilkuran Xubero Ubillosek (EAJ) eta Garazi Kuestak (EHBildu) zinegotzi kargua uzten dutela eman da jakitera. Orain, bi talde politikoak bost zinegotzirekin geratzen dira kargu hartze ekitaldia egiten den bitartean.

Jexux Mari Martiarena Jaka alkateak iragarri duenez, Xubero Ubillosek utzitako lekua Miguel Angel Sanchez Antunezek hartuko du. EHBildutik jakinarazi dutenez, Garazi Kuestaren tokia Asier Irastorzak hartuko du.

Oraindik zehazteke dago kargu hartzea noiz egingo den.
 

Arloa edo saila