Astelehenean, Tokiko Gobernu Batzarra

Az, 2016-05-25 14:51

Goizeko 9:00etan hasiko da, Gobernu Batzar aretoan

Datorren astelehenean, maiatzak 30, Tokiko Gobernu Batzarra egiteko deialdia luzatu du Jesus Maria Martiarena Jaca alkateak. Goizeko 9:00etan hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.

Gai-zerrendan puntu hauek jasotzen dira:

  1. Egoki irudituz gero, 2016ko maiatzaren 16an egindako bilkurako akta onartzea (Akta onartzea).
  2. 2016 urteko Lan Eskaintza Publikoa onartzeko proposamena (Pertsonala).
  3. Arkitekto Tekniko plaza lehiaketa-oposaketa irekiaz betetzeko oinarriak eta deialdia onartzeko proposamena (Pertsonala).
  4. Euskaraz Koop. E. (AEK)rekin dagoen hhitzarmenari dagokion 2015-16. urteko ordainketa onartzeko proposamena (Euskara).
  5. Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta Delegatuak).
  6. Galde eskaerak.
Arloa edo saila