Ohiko Osoko Bilkura, akta

Al, 2016-05-30 12:20

LOMCE-rik gabeko dinamikari babesa ematea onartu da

Lehengo ostegunean, Jesus Martiarena Jaca alkateak deituta, Ohiko Osoko Bilkura egin zen Biltzar Areto Nagusian. Gai zerrendatik kanpo, hezkuntza arloan, LOMCE-rik gabeko herria dinamikari babesa ematea aho batez onartu da. Bestalde, gai zerrendan ondorengo puntu hauek jaso eta onartu dira:

  1. Egoki irudituz gero, 2016ko urtarrilaren 28ko ohiko osoko bilkuraren akta eta martxoaren 17ko, apirilaren 4ko eta maiatzaren 13ko ezohiko osoko bilkuretako aktak onartzea. Aktak onartu eta sinatu ziren.
  2. Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkuren ordutegia aldatzeko proposamena. Mahai gainean utzi da.
  3. Oarsoaldean eta Euskal Fondoan korporazioaren ordezkariak izendatzeko proposamena. Onartua: 6 alde (EAJ-5 PSE-1); 5 ezezko (EH BILDU).
  4. Bake epaile titularra eta ordezkoa izendatzeko prozedura hasteko onartzeko diktamina. Aho batez onartua.
  5. Lankidetza Hitzarmena, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailarekin informazioaren, administrazioaren eta kudeaketa elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko onartzeko diktamina. Aho batez onartua.
  6. 2016. urteko Plantilla Organikoa eta Lan Postuen Zerrenda aldatzeko diktamina. Aho batez onartua.
  7. Ingurumen Teknikari postuaren funtzioak eta ezaugarriak onartzeko diktamena. Aho batez onartua.
  8. AOU 34 Salvako hiri antolaketarako plan bereziaren behin betiko onarpena emateko diktamina. Aho batez onartua.
  9. 3 Poligonoko 31 lursaila soberako lursail aitortzeko diktamina. Onartua: 6 alde (EAJ-5 PSE-1); 5 ezezko (EH BILDU).
  10. Kontu ematea alkateak egindako aurrekontu aldaketenak.
  11. Kontuhartzailearen txostenak.
  12. EHBILDU udal taldeak aurkeztutako mozioa: Asilo eskatzaileen ingurukoa. Aho batez onartu da.
  13. EHBILDU udal taldeak aurkeztutako mozioa: Diru sarrerak bermatzeko errenta eta diru sarrerak bermatzeko laguntzen ingurukoa. EAJ-k aurkeztutako mozioa onartu da: 6 alde (EAJ-5 PSE-1); 5 ezezko (EH BILDU).
  14. EHBILDU udal taldeak aurkeztutako adierazpen instituzionala: Elkarbizitza sustatzekoa. Onartua: 10 alde (EAJ-5 EH BILDU-5); abstentzioa 1 (PSE).
  15. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.
  16. Ekainaren 26ko Estatuko Gorte Nagusietako hauteskundeetan hautets mahaietan egongo direnen zozketa.
  17. Galde eskaerak.
Arloa edo saila